2017(e)ko azaroaren 12(a), igandea

SAILKAPENAK

Kontrol txartelen kontaketak egin ostean, hauek dira parte hartu duzuen taldeok lortutako emaitzak. Bejondeizuela!!!

>>>>SAILKAPENAK_Orientazio proba

2017(e)ko azaroaren 11(a), larunbata

100 PARTE HARTZAILETIK GORA!!!

Biharko irteera puntuan aurreikuspen guztiak gainditu ondoren, 100 parte hartzailetik gora izango ditugu. Izen emateak ITXITA daude jada. Gainera eguraldia ere lagun izango dugula dirudi. Eta proba amaieran bertako produktuen zozketa egingo dugu parte hartzaile guztien artean.


2017(e)ko urriaren 30(a), astelehena

ZER DA ORIENTAZIO PROBA BAT?

Orientazio froga bat, mapa batean adierazitako ibilbide bat, naturan jarritako balizak bilatuz egitean datza.

Parte hartzaile edota talde bakoitzak, mapa bat, kontrol txartel bat eta balizen deskribapen orria izango ditu. Ondoren, orientazio frogan erabiliko duzuen antzeko mapa bat azaltzen da.


Irteera emandakoan, parte hartzaile bakoitzak, maparen laguntzarekin, lehen baliza bilatu beharko du, eta behin topatutakoan, balizako pintzarekin zulatu beharko da, kontrol txartelean. (Baliza bakoitzak zulatu ezberdina dauka, eta ondorioz, antolaketak ziurta dezake baliza orotan izan dela parte hartzailea).


Balizak, ondoren ikus daitekeen irudiaren antzekoak dira:


Balizen deskribapen orrian haien kokapenaren inguruko datuak ematen dira (zuhaitz batean dagoen, erreka ondoan, hesi batean...)

Parte hartzaileak berak erabakiko du zein ordenetan bilatu baliza bakoitza eta behin azkenekoa bilatutakoan, helmugatik pasako da kontrol txartela entregatuz.



ORIENTAZIO PROBAREN INGURUKO INFORMAZIOA

MAPA ETA IPARRORRATZAREN LAGUNTZAZ IBARRALDEKO TXOKO EZBERDINAK AURKITZEKO GAI IZANGO AL ZARA?

DATA: 2017ko azaroak 12, igandea
LEKUA: Ibarrako San Bartolome Plazan

ORDUTEGIA: proba luzea 10:00etan (3,5 orduko iraupena gehienez)
                           proba motza 11:00etan (2 orduko iraupena gehienez)
* Irteera ordua baino 30 minutu lehenago gerturatu Plazara, probaren inguruko azalpena emango da eta ibilbideko mapak, kontrol txartelak eta balizen deskribapen orria banatuko dira.

PARTAIDEAK: 1-5 pertsonako taldeak (12 urtez beherakoak heldu batez lagundurik)

MATERIAL GOMENDAGARRIA: Iparrorratza (taldeko 1), ura, mendiko arropa eta oinetako egokiak.

IZEN EMATEAK: ( Azken eguna azaroak 9 osteguna) 

  • Internet bidez: ibarraldearaid.blogspot.com orrialdean (IZEN EMATEAK atalean)
  • Zubiaurre eta Atari tabernetan


PREZIOA: 12 urtez gorakoak: 5€ / 12 urtez beherakoak (2005ean jaiotakoak barne): 3€

Proba amaieran ANOA-GUNEA egongo da Plazan.

Proba ez lehiakorra izan arren, sailkapenak argitaratuko dira web orrialdean proba amaitu ondoren.

INFORMAZIO GEHIAGO: http://ibarraldearaid.blogspot.com.es/ 
HARREMANETARAKO: ibarraldearaid@gmail.com

2017(e)ko urriaren 24(a), asteartea

IBARRAKO I.ORIENTAZIO PROBA HERRIKOIA

Adi lagunok!Lehen aldiz, Ibarran, Orientazio proba Herrikoia antolatzen ari gara. Azaroaren 12an izango da hitzordua eta laster irekiko ditugu izen-emateak.

Esan bezala, probak formatu herrikoia izango du, hau da, ez lehiakorra. Helburua zuek guztiok orientazio mundua zertxobait gehiago ezagutzea baita. Beraz, bi ibilbide izango dira aukeran:

- Ibilbide motza: gehienez 2 orduko iraupena (familia giroan haurrekin egiteko aproposa). Irteera ordua goizeko 11etan Ibarrako San Bartolome Plazan.
- Ibilbide luzea: gehienez 3,5 orduko iraupena (nahi duenak laburtzeko aukerak izango ditu). Irteera goizeko 10etan Ibarrako San Bartolome Plazan.

Ibilbidea amaitu ostean, indarrak errekuperatzeko anoa gune bat egongo da plazan. Laster argitaratuko dugu probaren inguruko informazio gehiago.