2017(e)ko urria 24, asteartea

IBARRAKO I.ORIENTAZIO PROBA HERRIKOIA

Adi lagunok!Lehen aldiz, Ibarran, Orientazio proba Herrikoia antolatzen ari gara. Azaroaren 12an izango da hitzordua eta laster irekiko ditugu izen-emateak.

Esan bezala, probak formatu herrikoia izango du, hau da, ez lehiakorra. Helburua zuek guztiok orientazio mundua zertxobait gehiago ezagutzea baita. Beraz, bi ibilbide izango dira aukeran:

- Ibilbide motza: gehienez 2 orduko iraupena (familia giroan haurrekin egiteko aproposa). Irteera ordua goizeko 11etan Ibarrako San Bartolome Plazan.
- Ibilbide luzea: gehienez 3,5 orduko iraupena (nahi duenak laburtzeko aukerak izango ditu). Irteera goizeko 10etan Ibarrako San Bartolome Plazan.

Ibilbidea amaitu ostean, indarrak errekuperatzeko anoa gune bat egongo da plazan. Laster argitaratuko dugu probaren inguruko informazio gehiago.